Aranora martxa azkeneko igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko irailaren 7a

Xalaparta elkarteak hilaren azkeneko igandean, 27an, mendi buelta egingo du Aranora, urtero bezala. Gero Aranoko Kontzeju­pean bazkaltzeko asmoa dute. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Besabitik eta hara joateko eta Aranotik bueltatzeko autobusa izango da. Izena emateko zerrenda elkartean jarria dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!