Judoa egiten duten helduek gaur hasiko dute ikasturte berria; astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan ariko dira, ilunabarreko 20:00etatik 21:30etara. Txikiak berriz, bi aste barru hasiko dira, 21ean. Horiez gain, aurten 14-18 inguruko gazteentzako propio prestatutako ikastaroa ere izango da; ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 19:00etatik 20:00etara. Izena emateko kiroldegira joan behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!