irabazi bai, baina gogotik lan eginda irabazi zuen larunbatean Urrutiak Casino Kursaal Torneoko txapela, Zeberiok estu hartu baitzuen. Saldiaseko 26 urteko jokalari gazteak bigarren txapela du Casino Kursaal Torneoan.
Gogotik lan eginda
miguel Mari Urrutia zen faborito eta ez zuen hutsik egin, baina gauzak ez ziren uste bezain errazak izan eta Patxi Zeberio ere ez zen txapelatik urruti ibili.
Urrutiak sasoian dagoela erakutsi zuen, eta teknika ere ondo ikasia duela. Eta hala ere, dena erabili behar izan zuen, aurkaria ez baitzuen makala izan.
Izan ere, Zeberio IIak ere partidu bikaina jokatu zuen larunbatean eta sasoian dagoela eta teknika ere ikasia duela erakutsi zuen. Elduaiengoak estu-estu hartu zuen nafarra eta han ez zen bromarik izan.
Partiduan Zeberio aurretik izan zen baina ez zuen alde haundirik lortu eta azkeneko tantoetan, Urrutia gailendu zitzaion.
Urrutia pozik
Urrutia pozik azaldu zen torneoko bigarren txapelarekin, bigarren urtez jarraian lortutakoa. Urduri hasi zuen partidua baina gauzak bere onera etorri zirenean, zer esana emango duela erakutsi zuen.