Biteri Kultur Etxeak antolatzen dituen zenbait ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik. Honakoak dira ikastaroak eta dagozkien ordutegiak: Egur-taila euskaraz, asteartetan 18:00etatik 20:30etara; harri-taila eta eskultura euskaraz, ostegunetan 19:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara; dantza garaikidean sakontzea euskaraz, astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:00etara; antzerkia 9-12 urtekoentzat larunbatetan 10:00etatik 12:00etara; eta altzariak zaharberritzea, hastapena, astelehen eta asteazkenetan 19:30etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!