Atzo bukatu ziren Zikuñagako jaiak, hiru eguneko festaren ondoren

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 7a, 02:00

azkenak izanagatik, ez dira jai makalak izan, eta gero eta jende gehiago bil­tzen da Zikuñagako jaie­tara. Pozik daude auzotarrak duela lau urte berres­ku­ra­tu­tako jaiek duten harrera­ren­gatik. Ostira­lean hasi ziren jaiak, eta atzo arte ez zuten atsedenik hartu.

Umeen gozatua
Atzo ere egun beteko festa izan zuten auzoan. Umeek gozatu ederra hartu zuten, lehendabizi marrazki lehiake­tan eta gero puzgarrietan. Arratsaldean toka txapel­keta egin zuten eta herri kirol eta jolas saio ederra ere bai. Zo Zongo Perkushow ikuski­zu­na ere izan zuten. Merienda mo­­kadua egin eta gero, jaie­tako unerik hun­kigarrie­na izan zuten, Eduar­do Benitez auzotarrari egin­dako omenal­dia, hain zuzen. Musika eta zezen suzkoarekin bukatu zituzten aurtengo jaiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!