Datorren ostegunean arropa eskatzeko eta taldeko argazkia egiteko geratuak daude

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 6a, 02:00

Igeriketa egiten dutenentzat ere bukatu dira udarako oporrak eta datorren astean hasiko dira entrenatzen. Irailaren 10ean, osteguna, geratuak daude, lehendabizi 17:00etatik 18:00etara, arropa eskatzeko, eta 18:00etan, taldeko argazkia egiteko. Entrenatzen berriz, irailaren 14an, astelehena, hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!