Gaur AEK-ko kideek matrikulazio kanpainako txupinazoa botako dute, Atsegindegin, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek lagunduta. Pailazoek, ematekoa duten ikuskizunaren ondoren, Atsegindegira joko dute, bat egiteko AEK-ko kideekin euskaraz ikasteak duen garrantzia azpimarratzeko. Txupinazoaren ondoren, sorpresaren bat ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!