astigarragan ere hilabete honetan hasiko dira ikasturte osoko ikastaroak. Tartean izango dituzte ekitaldi laburrak ere, esate baterako, erakusketak eta antzerki emanaldiak. Bihar irekiko da ikastaroetan izena emateko aukera. Horretarako kultur etxera jo, 943 335 064 zenbakira deitu edo www.astigarraga.net orrian sartu.
Dantza eta eskulanak
Urritik ekainera areto dantzen tailerra egingo dute, astelehenetan, 19:30etatik 21:30etara, edo asteartetan, 18:00etatik 20:00etara. Eskulan ikastaroak ere izango dituzte, esate baterako, kristalak grabatu eta margotzen ikasteko, astelehen eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara. Patchwork edo oihal zatiekin josten ikasteko ere izango da aukera asteazkenetan, 09:30etatik 11:30etara.
Literatura, yoga eta zura
Hilean behin, asteartetan euskaraz, eta ostegunetan gazteleraz, literatur tailerra egingo dute, 19:30etatik 21:00etara. Yoga tailerra ere izango da, ostegunetan, 09:30etatik 11:30etara, edo 18:00etatik 20:00etara. Zura lantzeko tailerra ere izango da, asteazkenetan, 15:00etatik 18.00etara, edo 18:00etatik 21:00etara.
Bolywood hiru hilabetetan
Zerbait ezberdina egin nahi izanez gero, Indiako bolywood dantzak ikasteko aukera izango da, asteartetan, 09:30etatik 11:30etara (eta agian ostegun arratsaldeetan).
Begirale ikastaroa
18 urtetik gorako gazteentzat aisialdiko begirale ikastaroa prestatu dute, Buruntzaldeako jendeari begira. Izena emateko Buruntzaldeko euskara zerbitzuetakoren batera jo behar da, hilaren 18a baino lehen.
Horiez gain, euskal dantza ikastaroa era izango da, astean behin ordu eta erdiko eskoletan. Behar guztietara egokitutako euskara ikastaroak ere ez dira faltako AEKren eskutik. Helduek ere izango dute beren formazioa hobetzeko aukera EPAn. Horretarako 943 335 318 zenbakira deitu behar da.
‘Galtzagorriei to, Inaxito!’
Hilaren 11an, AEK-k antolatuta, ‘Galtzagorriei to, Inaxito! antzezlana ikusteko aukera izango dute etxeko txikiek, arratsaldeko 18:00etan, J. Barandiaran plazan.
Erakusketa ere izango da, Hodeiak eta meteoroak, hilaren 14tik 24ra, kultur etxeko areto nagusian, 17:00etatik 20:00etara.
Sagarra ezin falta Sagarra ezin falta Astigarragan. Hilaren 27an Sagar Uztaren Jaia egingo dute, goizeko 10:30etatik aurrera, J. Barandiaran plazan.