Bi pertsona identifikatu zituzten, txapelketa debekatu izana salatzeko protestan

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 6a, 02:00

aurten laugarren urtez, Amnistiaren Aldeko Futbito Txapelketa zen egitekoa atzo Hernanin. Joan den ostegu­nean ordea, Grande Mar­laska epaileak txapelketa eta bere inguruko guztia -baz­ka­ria eta mus txapelketa- debe­katu zuen. Atzo herritar talde bat kalera atera zen futbolariz jantzita, porteria eta baloi haundiak beraiekin zituzte­la, txapelketa debekatu izana salatzeko eta elkartasuna era umoretsuan adierazteko. Er­tzaintza bertaratu eta istiluak izan ziren. Istiluetan bi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak eta zauritu bat ere izan zen.

Aldarrikapen umoretsua
Herritarren esanetan, helburua zen batetik, txapelketa debeka­tu izana salatzea, eta bestetik, elkartasun ekitaldi umoretsua egitea.

Bi lagun identifikatuta
Herritarrek adierazi zutenez, hasiera batean Tilosetan el­kartu ziren eta ertzainak etorri eta lagun bat identifikatu zuten. Ondoren, taldeak he­rrian barrena jarraitu zuen, porteria eta guzti. Zinkoenean gora, Plaza Berri aldera abiatu zirenean, ertzainek beste la­gun bat identifikatu zuten eta iskanbilak izan ziren. Iskan­bilen ondorioz zauritu bat ere izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!