jaietako azkeneko eguna dute gaur Zikuñaga auzoan. Goizean batez ere umeak izango dira protagonista, izan ere, marrazki lehiaketa eta puzgarriak izango dituzte aspertu arte. Arratsaldean helduen txanda izango da toka txapelketa eta herri kirolak izango dituzte, oraindik indarrik dutenentzat.
Merienda, omenaldia eta dantzaldi karroza
Arratsaldean Zo Zongo Perkushow ikuskizuna izango dute, eta ondoren merienda. Meriendaren ondoren, jaietako momenturik hunkigarriena iritsiko da: Eduardo Benitez auzotarrari egingo dioten omenaldia.
Ondoren, festa luzatu nahi dutenek, dantzaldi karroza izango dute, garai bateko eta gaur egungo musikarekin gerria astintzeko.
Jende asko atzo
Pozik zeuden auzotarrak atzo, gero eta jende gehiago hurbiltzen baita auzoko jaietara, duela lau urte berriz egiten hasi zirenez geroztik. Jendea ez zen ikaratu auzoa hankaz gora duten obrekin, eta hantxe ibili ziren denak, sagardo probaketan eta tortila lehiaketan, ume jolasetan eta gauean egin zuten auzo afarian ere. Irrintzi lehiaketaren ondoren, kontzertuak izan zituzten.
GAURKO EGITARAUA
12:00-14:00 Puzgarriak.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Toka Txapelketa.
17:00 Txingak, Lokotxak, Sokatira.
18:00 `Zo Zongo Perkushow´.
19:30 Merienda auzotarrentzat.
Ondoren Eduri Omenaldia eta Sendiari lore eskaintza.
20:00 Dantzaldi Karroza.
21:30 Jaien amaiera Zezen suzkoarekin.