Jose Olaizola Gabarain hernaniarraren ‘Markesaren Alaba’ antzezlana saritua Eibarko Euskal Jaietan, duela 101 urte

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 6a, 02:00

atzo 101 urte bete ziren Jose Olaizola Gabarain her­nania­rraren Markesaren Ala­ba an­tzezlanari saria eman zio­tela Eibarko Euskal Jaietan.

Idazle eta musikaria
Jose Olaizola solfeo irakaslea izan zen Donostiako Arte Ede­rretako Akademian eta Do­­nostiako Orfeoiko kide izan zen 1902garren urteaz geroztik. Besteak beste, Gas­teizko Elizbarrutiko Or­ga­nis­ten El­kar­tea, Euskal Herriko Txis­tularien Elkartea eta Saski Naski musika taldea osa­tzen parte hartu zuen. Organista eta konposito­rea izan zen. Besteak beste, ho­nako operak egin zituen: Oleskari Zarra eta Zori­gaiztoko eguna. Herri musikan Aupa Mutillak eta Mendian bai alai, Agur jaunak (kororako), lanak egin zituen, esate baterako. Musika erlijiosoa ere egin zuen Euskal meza, Or zaude Jesus (kororako), Salve Regina, Agur Jesusen ama (txistu, koro eta organorako) eta abar. Antzezlanak ere egin zi­tuen, esaterako, Bigar arte, ja, jai, eta Antziñako legiak. Euakalzale amorratua izaki, Euskal­tzain urgazlea ere izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!