Hernaniko pelotariek 29 txapelekin bukatu dute denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 5a, 02:00

joan den asteburuan Patxi Montes txapelketa jokatu zen eta Oiaga-San Sebastian pelotari hernaniarrak txapeldun dira astelehenean Santxo-Txapartegiri 22-10 irabazita. Azken bi txapela horiekin, Hernaniko pelotariek 29 txapelekin bukatu dute 2008-2009 denboraldia. Guztira 50 final jokatu dituzte 6 modalitate ezberdinetan.


Gizonezkoetan pelotari mordoa nabarmedu da
Frontoian honako pelotari hau­­ek nabarmendu dira: Es­nal-Gorrotxategi Gipuzkoa, Agi­naga eta Doneztebeko txapeldunak izan dira; Ioritz Arrietak Gravn eta Lezoko txa­pelketak irabazi ditu; Paul Ojuelek Errenteriako torneoa irabazi du; eta Eneko Aizpi­tartek Burlatako Zugarralde torneoa. Trinketean, berriz, Unai Alvarez Kubako mundialean munduko azpitxapeldun izan da; Aritz Otaegik Gipuzkoako txapelketa irabazi du, bai banaka eta baita bikoteka ere; eta Eñaut Esnaola Argenti­nako mundiala jokatzear egon da Gipuzkoan eta Gravn azpi­txapeldun izanda.


Emakumezkoak beste hainbeste
Frontoian batez ere nabarmendu direnak izan dira Pagola-Ugalde Euskal Herriko txapelketa irabazita; Irazustaba­rre­na-Gutierrez Gipuzkoako txapelketa irabazita; eta Leire Lukas Emakume Pelotari Tor­ne­oa irabazita. Trinketean aipatzekoak di­ra: Eneritz Perez Gipuzko­ako eta Euskal Herriko txapelketak irabazi ditu eta Irati Ugaldek Gipuzkoa, Euskal Herria eta Gravn txapelketak irabazteaz gain, Sub 22 mundiala jokatzeko aukeratu dute. Urrian jokatuko du Argentinan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!