Gazte Txokoak asteartean zabalduko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 4a, 02:00

gazte Txokoa martxan jarriko da berriro asteartetik aurrera eta iraila osorako aisialdi egitarau zabala antolatu dute. Asteartetik larunbatera egunero izango da ekintzaren bat. Lehenengo asterako, hau da, datorrenerako, ongi etorria eta merienda, abalorio tailerrak, badminton txapelketa eta hondartzara irteera antolatu dituzte. Gainerako asteetan, besteak beste, izango dira gazte zinema, xaboi, sukaldaritza, perkusio eta txapa tailerrak, bizikletan errekara irteera, Santa Barbarara irteera, futbolin txapelketa eta ur festa. Urritik aurrera igandetan ere irekita izango da.


11-16 urte bitartekoen txokoa

Gazte Txokoa Udalak 11-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen duen txokoa da. Bertan ez aspertzeko hainbat gauza topatu ditzake gazteak eta gainera, ohiko lagunekin egoteko edo lagun berriak egiteko aukera du. Gazte Txokoa Aristizabal kaleko 5garren zenbakian da­go eta bere ordutegia honakoa da: asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 21:00etara. Gazte Txokotik 11-16 urte bitarteko gazteei bertara gerturatzeko eta bertako ekintzetan parte hartzeko animatzen diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!