Amnistiaren aldeko futbol 7 txapelketa debekatua

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 5a, 02:00

azken lau urteetan egin be­zala, aurten ere amnistiaren aldeko futbol 7 txapelketa egitekoa zen gaur, Zubipen. Eta futbolaz gain, bazkaria eta mus txapelketa ere bai. Fernando Gran­de-Marlaska epaileak, or­dea, guztia debekatu zuen herenegun. Antolatzaileek txapelketa bertan behera uztea erabaki dute nahiz eta erabakia beraien gustukoa ez izan Kronikari azaldu dietenez. «Azken aldian elkartasun erakusketa orok errepresioa pairatzen duen honetan, guri tokatu zaigu».

«Elkartasuna ezin debekatu»
Txapelketa debekatu arren, gauza bat argi dutela azaldu dute antolatzaileek: «ez dute inoiz gure elkartasuna debekatuko, elkartasuna eguneroko ekin­tza txikiek egiten baitute, norbanakoen zein kolektiboen jarrera aktibo bat baita. Guk lanean jarraituko dugu, gaixo dauden preso guztiak askatu arte. Kalean jarraituko dugu kondena betea duten presoak etxeratu arte. Euskal preso politiko zein iheslariak eskubide guztien jabe gure herrietan izan arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!