Azken urteko bideari jarraituz, atzo, ostirala izanda hasi ziren Zikuñaga auzoko jaiak. Orain dela lau urte berpiztutako jaiek sasoiko daudela erakutsiko dute aurten ere, asteburu osorako ekintza ugari antolatu baitituzte. Zikuñagako jaiak atzo arratsaldean hasi ziren buruhaundiekin eta ondoren futbito txapelketa eta altxorraren bila izan ziren
Goizean jokuak, tortila
eta sagardoa
Gaur goizeko 11:00etatik aurrera girorik ez da faltako Zikuñagan. Lehenengoak martxa hartzen haurrak izango dira, beraientzako jokuak antolatu baitituzte. Helduentzat ere izango da gozatzeko aukera eguerdi aldean. Tortila lehiaketa izango da 12:00etan eta ordu bete beranduago sagardo dastaketa. Arratsaldea ondo hasteko, haurrek urarekin borrokan aritzeko aukera izango dute 15:30etan eta bi ordutara pailazoekin barre pixka bat egitekoa. Ondoren, indarrak berreskuratzeko txokolatada izango dute.
futbitoa, afaria eta
kontzertuak eguna bukatzeko
Ilunabarretik aurrera, helduek hartuko diete erreleboa haurrei. Arratsaldeko 19:00etan, atzo hasitako Zikuñagako Ama Futbito Txa-
pelketako finala jokatuko da eta 21:30etan afaria egingo da. Eguna behar bezala bukatzeko kontzertu mordoxka izango dira, baina aurretik, eztarriak gau osorako prestatzeko, irrintzi lehiaketa egingo da.
Bihar goizean marrazkiak eta puzgarriak
Haurrek bihar goizean ere ez dute aspertzeko tarterik izango. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00ak arte marrazki lehiaketa egingo da eta horrez gain, puzgarriak izango dira eguerdiko 12:00etatik 14:00ak arte, goizean, eta 16:00etatik 18:00ak arte arratsaldean.
Helduentzat, berriz, herri kirolak izango dira 17:00etan: txingan, lokotxan eta sokatiran ariko dira. Ordu berean, toka txapelketa ere izango da. Show ederra ere antolatu dute 18:00etarako. Zo Zongo Perkushow ikusteko aukera izango da.
Eduri omenaldia eta lore eskaintza ilunabarrean
Bihar, ilunabarrari ongi etorria egiteko merienda antolatu dute auzotarrentzat 19:30etan eta ondoren, Eduri omenaldia eta bere sendiari lore eskaintza egingo diete. Dantzaldi Karroza ere izango da 20:00etan eta jaiei amaiera zezen suzkoarekin 21:30etan.
JAIEN EGITARAUA
Gaur
- 11:00 Haurrentzako jokuak.
- 12:00 Tortila lehiaketa.
- 13:00 Sagardo dastaketa.
- 15:30 Ur borroka.
- 17:30 Pailazoak.
- Ondoren Txokolatada.
- 19:00 `Zikuñagako Ama´ Futbito Txapelketa: finala.
- 21:30 Afari herrikoia.
- 23:30 Irrintzi lehiaketa.
- 00:00 Kontzertuak:
- `Rockerrenak´
- `Wha Wha Buga Band´
- `Aduraspenas´
Bihar
- 11:00-13:00 Marrazki lehiaketa.
- 12:00-14:00 Puzgarriak.
- 16:00-18:00 Puzgarriak.
- 17:00 Toka Txapelketa.
- 17:00 Txingak, Lokotxak, Sokatira.
- 18:00 `Zo Zongo Perkushow´.
- 19:30 Merienda auzotarrentzat.
- Ondoren Eduri Omenaldia eta Sendiari lore eskaintza.
- 20:00 Dantzaldi Karroza.
- 21:30 Jaien amaiera
- Zezen suzkoarekin.