«Auzoko jaiak egitea Eduri omenaldia egiteko modu bat da guretzat, bera ere gurekin aritzen baitzen»

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 5a, 02:00

auzoetako jaietan Kroni­kak ohitura du jai batzordearengana jotzekoa jai egitarauaren barruan urte bakoi- tzean zer azpimarratu nahi duten galdetzeko. Zikuña­gako jaietan ere halaxe egin du eta jai batzordearengana jo du. Erantzuna bakarra izan da: Eduri omenaldia.


Eduri omenaldia
bihar ilunabarrean Jai batzordearen esanetan, hasiera batean ez zuten jaiak antolatzeko asmorik, Edu­ren heriotzak hunkituta zeudelako. Baina, era berean, pentsatu zuten jaiak egitea Eduri omenaldia egiteko modu bat zela, Edu bera jaiak antola­tzeko lanetan aritzen baitzen duela lau urte berriz egiten hasi zirenez geroztik. Horregatik aurtengo jaietan hori izango da ekitaldi nagusia: Edu auzotarrari egingo dioten omenaldia eta familiari egin nahi dioten lore eskaintza. Bihar izango da, ilunabarrean.


Eduardo Benitezen heriotza maiatzean
Eduardo Benitez gazte hernaniarra ezustean hil zuten aurtengo maiatzaren 16ko goizaldean, Urbieta kalean. Be­nitezek, Zikuña­gako auzotarrak, 30 urte zituen hil zutenean. Benitezen hilketaren on­do­ren, ustezko hiltzailea atxilotu eta espetxean sartu zuten, Martutenen. Hernaniko udalak, bere aldetik ekainaren 18ko plenoan onartu zuen Eduardo Benitezen hilketaren epaiketan herri akusazio gisa aurkeztea.



Eduardo Benitezen omenezko jaiak izango dira aurten

zikuñagako jaietako egitaraua eskuartean hartzen duenak Eduardo Benitezen argazkia ikusiko du aurre­ko aldean eta atzeko aldean. Auzoak jaietan egin nahi izan dion omenaldi xumearen adieraz­­­­ga­­rria da.


Banderinak jartzen
Hain zuzen ere, jaietako programan Benitez ageri da duela lau urte, jaiak berreskuratu zituzten urtean, jai egunaren bezperan, gauean, auzoa banderinekin josten aritu zirelako bera eta beste kide batzuk, hurrengo egunean jai giroan es­na­tzeko. 11 urte ziren, 1995az geroztik, ez zutela jairik egiten auzoan eta gogoz ekin zioten.

 Auzoan hazia
Jai batzordearen esanetan «Edu auzokoa zen, auzoan hazia eta beti hemen egoten zen». Jaietan ere parte hartzen zuen, horregatik, diote, «egitarauan jarri dugun argazkia berezia da oso guretzat». «Horregatik, bihar omenaldian izango dira familia, koadrila, dardoetako lagunak, bere lagun guztiak eta auzo osoa».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!