Izen ematea ostegun eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 4a, 02:00

Ttarla dantza taldean apuntatzeko aukera izango da ostegun eta ostiralean. Izena emateko Biterira joan beharko da 18:00etatik 19:00etara. Apuntatzeko aukera izango duten gazteenak 2004an jaioak dira eta mutilentzat taldea ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!