Zikuñagako jaiak gaur hasiko dira buruhaundiekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 4a, 02:00

bigarren urtez jarraian, hiru egunetara luzatu dituzte Zikuñagan jaiak eta aurten ere, ostiralean hasiko dira, hau da, gaur. Arratsaldeko 18:00etan berotuko dira Zi­ku­ñaga auzoko kaleak berai­ek egindako buruhaundien maxkuri dantzarekin. Auzoan zehar nahikoa zalaparta atera ondoren, futbito txapelketa jokatuko da. Arratsaldeko 19:00etan izango da eta finalerdiak jokatuko dira. Fina­la bihar izango da. Haurrek ere gozatzeko plan ederra izango dute ordu berean, altxorraren bila egingo baita.


Bihar eta etzi egun haundiak
Jaiak gaur hasiko badira ere, egun haundiak bihar eta etzi izango dira eta ekintzak gustu ezberdinetako pertsonentzako antolatu dituzte. Besteak beste izango dira haurrentzako jokuak, tortila lehiaketa, sagardo dastaketa, pailazoak, afaria, kontzertuak, herri kirolak...

Gaurko egitaraua

18:00 Buruhaundiak.   
19:00 Futbito txapelketa.
19:00 Altxorraren bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!