Motxila prestatzeko garaia da datorren astean eskolara joateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko irailaren 4a

akabo oporrak. Iraila ailegatzearekin, eta udazkena bertan dela, datorren astean hasiko dira herriko ume eta gazteak eskolan. Gehienak asteartean hasiko dira eta baten batzuk asteazkenean. Irakasleak aste honetan ha­siak dira guztia prestatzen.

Langile Ikastola
Langile Ikastolan hilaren 8an hasiko dira, asteartean alegia, eskolan, denak goizeko 09:00etan. Haur Hezkun­tza­koak goizeko 09:00etatik 12:00etara ariko dira, eta Lehen Hezkuntzakoak goizeko 09:00etatik 13:00etara. Langileko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek egun bat gehiago izango dute motxila prestatzeko, biharamonean, asteazkenean alegia, hasiko direlako. Goi­zeko 10:00etan egingo dute aurkezpena.

Elizatxo Ikastola
Asteartean hasiko dira baita ere, Elizatxo Ikastolan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hez­kuntzakoak 09:00etan hasiko dira eta 12:30ak arte ariko dira lanean. Irailean goizez bakarrik ariko dira. Ikas­tolak jakinarazi du jangela zerbitzua izango dela irailean. Horrez gain, bazkalondorengo zaintza zerbi­tzua ere izango da (ekainean eta irailean bakarrik izaten da), 14:00etatik 15:30etara. Goi­zeko 07:30e­tatik 09:00­eta­ra ere izango da zaintza zerbi­tzua (ikasturte osoan izaten da), umeak goizean goiz utzi behar dituzten gurasoentzat. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak berriz, asteartean hasiko dira baina hauek goizeko 10:00etan.

Inmaculada ikastetxea
Inmaculada ikastetxean be­rriz, erraz gogoratzeko mo­duko data jarri dute ikasturtea hasteko: hilaren 9an, goizeko 09:00etan. Ikasle guz­tiak asteazkenean hasiko di­ra, beraz.

Txirrita ikastetxea
Ereñotzuko Txirrita Ikaste­txean asteartean hasiko dira eskolan eta goizez ariko dira, 09:00etan hasi eta eguerdiko 13:00a arte. Ho­rrela ariko dira urriaren 1a arte eta ordutik aurrerako ordutegia ere adierazi dute: goizeko 09:00etatik 12.30e­tara eta arratsaldeko 14:30­e­tatik 16:15etara.

Urumea Ikastola
Urumea Ikastolan ere asteartean hasiko dira denak. Lehen Hezkuntzakoak goizeko 09:00etatik 12:30ak arte ariko dira hilaren 28ra arte; ordutik aurrera, 09:00etatik 12:15etara (asteazkenetan 12:00etara) eta 14:30etatik 16:30etara ariko dira ekainera arte. Urumeako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak as­teartean jarri dute hitzordua, goizeko 11:00etan, ikasturte berriari ekiteko, eta biharamonean, asteazkenean, goizeko 08:30etatik 14:15­­e­­tara hasiko dira, iraila osoan zehar.

Ikasturte hasiera
Langile Ikastola.
H.H.: asteartea, 09:00etan.
L.H.: asteartea, 09:00etan.
D.B.H.: asteazkena, 10:00etan.
Elizatxo Ikastola.
H.H.: asteartea, 09:00etan.
L.H.: asteartea, 09:00etan.
D.B.H.: asteartea, 10:00etan.
Inmaculada Ikastetxea.
Denak asteazkenean, 09:00etan.
Txirrita Ikastetxea.
Denak asteartean, 09:00etan.
Urumea Ikastola.
L.H.: asteartea, 09:00etan.
D.B.H.: asteartean, 11:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!