Bazkarirako sarrerak salgai eta Leokako kontuen mahai-ingurua

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 4a, 02:00

Hernaniko Euskal Jaiak hilaren 18tik 20ra izango dira eta azken eguneko bazkarirako txartelak salgai jarri dituzte Aristimuño, Rioja eta Oindi tabernetan eta Miguel Lujanbiok ere banatuko ditu, 25 euroan. Bazkaria Atsegindegin izango da eta antolatzaileek garai bateko jantziak jaztera animatu nahi ditu herritarrak kaleak girotzeko. Horrez gain, hilaren 15ean, asteartean, Leokako kontuez hitz egiteko mahai-ingurua antolatu dute eta jendea biltzeko deia luzatu dute. Istorioren bat kontatu edo entzun nahi duenak azaltzea besterik ez du Biterira, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!