Larunbatean, Orkolagako lagun koadrila bat Urumean behera jaitsi zen, aurten bigarren urtez. Ereñotzun 11:00etan geratu, hamaiketakoa egin eta 13:30etan abiatu ziren. Eguraldi ezin hobeak lagundu zien eta giro polita izan zuten Kronikari azaldu diotenez. Lasaitasunez egin zuten jaitsiera zenbait geldialdi eginez, eta 18:00etan Elorrabira iritsi ziren. Han merienda hartu eta dutxara! Buenos Aires eta Iruñeako lagun bana ere animatu zitzaizkien eta buelta gustatu zitzaien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!