Alfarok autonomia arteko Espainiako txapelketa irabazi du Euskadiko selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 3a, 02:00

igandean autonomia ar­teko Espainiako triatloi txa­pelketa jokatu zen Leraten (Nafarroa) eta Euskadiko taldeak irabazi egin zuen Peru Alfaro atleta hernaniarra tarten zela. Lehenengo aldia da Euskadiko selekzioak autonomia arteko Espainiako triatloi txa­pelketa irabazten duena, baina txapelketa jokatu aurretik irabazteko au­kerak ikusten ziren; izan ere, sekulako taldea osatzea lortu dute aurten. Triatleta onenak elkartu zi­ren. Mutilen artean, Alfa­roz gain, Mikel Elge­zabal, Hektor Llanos, Aritz Egea, Jon Una­nue, Aimar Agi­rresarobe eta Egoitz Za­lakain. Nesken artean: Ai­nho­­­a Murua, Zuriñe Ro­­dri­guez, Miren Casado, Ira­­ti Etxa­buru, Gurutze Fra­des, Maider Vallina eta Arrate Mintegi. Sailkapen orokorrean 2.354 puntu lortu zituen Euskadik, Galiziak 2.212 eta Cata­lunyak 1.973. Emaku­mez­­koetan Euskadik 1.190 puntu lortu zituen, Galiziak 1.056 eta Madrilgo komunitateak 1.001 puntu. Gizonez­koetan aldea txikiagoa izan zen: Euskadik 1.164, Galiziak 1.156 eta Catalunyak 1.013.

Alfaro Espainiako txapelketan
Irailaren 20an Espainiako triatloi txapelketa jokatuko da Cangas de Morrazonen (Pon­te­vedra). Estatu mailako triatloilari onenak bilduko dira eta Alfaro ere bertan izango da. Triatloi honek distan­tzia olinpikoa izango du: 1500m igerian, 40km bizikletan eta 10km korrika. Alfaroren asmoa lehenengo hamarren artean egotea izango da Kronikari azaldu dionez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!