Jaietako errifan 6.424 zenbakiaren jabeak jasoko du saria

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 6a, 02:00

Portuko jai batzordeak adierazi du jaietarako egindako errifan zenbaki saritua 6.424 dela; jabeak 2 lagunentzako afari ederra eta 150 euro jasoko ditu. Horrez gain, jakinarazi dute jaietan baten bat giltzak eta kartera galduta ibili zela eta Udaltzinetan utziak dituztela. Bukatzeko, jai batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie festetan lan egin eta parte hartu duten auzoko pertsona guztiei eta baita kanpotik hurbildu diren guztiei ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!