udaran patrikak ederki astindu eta gero, batek baino gehiagok ederki estimatuko ditu poltsak berrerabiltzeagatik emandako 100 euroko bonoak eta erosketak egiteko bost karro dotoreak. Atzo zozketatu zituzten. Irailaren 15era arte jaso daitezke sariak udaletxera deituta, 943 575 431 zenbakira.
Erosketak egiteko
100 euroko bi bono
Uztaileko eta abuztuko zenbakiak atera zituzten atzo. Bata 49.811 zenbakia, Peña okindegian emandakoa, eta bestea 30.801 zenbakia, Esnal gozotegian emandakoa. Irabazleek 100 euroko erosketa bonoak jasoko dituzte (5 euroko bonotan), kanpainan parte hartutako komertzioetan erabiltzeko.
Erosketak egiteko karroak
Ekainean erosketak egiteko karro mordoska zozketatu zituzten eta gutxi batzuen jabeak ez ziren azaldu, horregatik, atzo berriz zozketatu zituzten udaran banatutako boleto moreen artean. Zenbaki sarituak honakoak dira: 54.136 zenbakia, Urumea burdindegian emandakoa; 10.905 zenbakia, Ezkerro frutadendan emandakoa; 09.607 zenbakia, Antziola okindegian emandakoa; 02.036 zenbakia, Zinkoeneako Eroskin emandakoa, eta 73.690 zenbakia, Aitor Peña janaridendakoa.
Plastikozko poltsarik ez
Kanpainaren helburua da plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea eta horretarako prezisoa da oihalezko poltsak edo karroa erabiltzea, edo batere ez erabiltzea, esate baterako. Hain zuzen, hori saritzeko ematen dituzte erosketa bonoak. Iraileko txartela urdina izango da, 100 euro zozketatuko dituzte eta urriaren 1ean zozketatuko dute.