1GO PALA TXAPELKETA

Kronika - Erredakzioa 2009ko irailaren 2a

Larunbatean Gazte A­san­­­­bla­dak antolatutako 1go Pala Txa­pelketa jokatu zen Tilo­setan. 6 bikotek hartu zu­ten parte eta Miren eta An­der Goikoetxea anai-arrebak izan ziren garaile Jo­ana Ortega eta Ander Iradiri 22-11 irabazita. Irabazleek gazta ederra eraman zuten. Gainerako partehartzaileak Iñigo Iraola-Garazi, U­ga­itz-Alaia, Pelox-Oier eta Unai La­cadena-Garazi Jau­regi izan zi­ren. Gazte Asanbladak Kro­ni­­ka­ri adierazi dionez, oso gi­ro onean pasa zu­ten arra­­tsal­dea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!