Urnietako bariantea ireki dute eta egunean 20.000 ibilgailu gutxiago pasako dira bertako kaskotik

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 2a, 02:00

atzo eguerdian inauguratu zuten Urnietako bariantea, Man­­dazubiko errotonda eta Urnie­tako Salesiarretako errotonda lotzen dituena. Uru­mea autobiaren barruan he­go­al­deko zatia egin da. Urni­eta eta Hernani lotzen ditu, 3,1km ditu eta 41 milioi euroko in­bertsioa izan da. Ba­riante­arekin, egunero Urnieta herrigunetik pasatzen ziren 20.000 ibilgailuk ez dute atzoz geroztik bertatik pasa beharko. Inaugu­razio ekitaldian izan ziren Markel Olano Gi­puz­koako Diputatu Nagusia, Eneko Goia Bide Azpiegi­tu­retako Diputatua, Luis M. Apraiz Errepideetako Zuzen­da­ri Na­gu­sia, Agustin Lopez de Do­riga ingeniaria eta Mi­kel Iza­girre Urnietako al­ka­tea. Olanok Urnietako bariantea irekitzea oso notizi ona dela azaldu zuen. «Urnietak izugarrizko trafikoa jasan izan du eta alternatiba egoki, moderno eta ona da. Egu­nero Urnietako kaskotik pasatzen ziren ibilgailuen­tzat alternatiba da eta urrats garrantzitsua urnietarren bi­zi­ kalitatean».

Autobia datorren urterako
Ho­rrez gain, gi­puzkoar guztientzat dela «berri ona» azaldu zuen diputatu nagusiak, hainbeste ara­zo sortzen di­tuen Donostia-Andoain erre­pide­ari konponbidea emango di­on Urumeako autobia pixkanaka aurrera doalako. Au­to­bia bu­katzeko bi muturrak falta dira: An­doaingo saihesbidea eta Donostiako sarrera. Dato­rren urtean bukatzea aurreikusten dute. Autobiak egunero 30.000 ibilgailu inguru bilduko lituzke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!