Nekane Erauskinek 60.000 euroko fiantza ordaindu behar du libre jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 2a, 02:00

Baltasar Garzon Espaini­a­ko Auzitegi Nazionaleko epaileak 60.000 euroko fian­tza jarri die Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi EHAKko legebiltzarkide ohi­ei kartzelara ez joateko. Ba­koitzari bana. Epaileak bost eguneko epea jarri die 60.000 euro horiek ordaintzeko. Garzonek atzo biei hartu zien deklarazioaren ondoren izan zen erabakiaren berri. Erauskin eta Berasategiz gain, EHAKko beste hiru kideri ere hartu zien deklarazioa Garzonek. Juan Carlos Ramos, Sonia Jacinto eta Jesus Mari Agirreri, hain zuzen. Fiskaltzak ez du beraien kontrako neurririk eskatu eta behin behineko baldintzapean geratu dira asko. Garzon epaileak uztailaren 17an auzipetu zituen EHAKko bost kideak ETAko kide izatea egotzita. Hasiera batean abuztuaren 4rako deitu zituzten bostak deklaratzera, baina oporrak tarteko, atzora arte atzeratu zuen epaileak hitzordua.

Fiskaltzaren eskaria
Vicente Gonzalez Mota eta Dolores Delgado fiskalek eta Dignidad y Justicia elkarteek beren aldetik, Erauskin eta Berasategi espetxean sartzeko eskaera egin zuten atzo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!