Asteburu osoan Zikuñagako jaiekin gozatzeko aukera izango da

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 2a, 02:00

joan den urtean hiru egunetara luzatu zituzten Ziku­ñagako jaiak eta aurten ere halaxe, ostiraletik hasi eta as­teburu osoan izango da jaiekin gozatzeko aukera. Os­tiral a­rra­­­tsal­­­de­tik aurrera buru­ha­un­diak, futbito txapelketa eta Altxorraren bila izango di­ra.

Larunbatean era guztietako ekintzak
Larunbata eta igandea egun haundiak izango dira Ziku­ña­ga auzoan. Larunbatean, haurrek goizetik izango dute go­zatzeko aukera 11:00etatik au­rrera antolatu dituzten jokuekin. Jan eta edan nahi duenak, berriz, tortila lehiaketara eta sagardo dastaketara azaltzea besterik ez du eguerdi partean. Arratsalde­an ere haurrek izango dute saltsa. 15:30etan ur borroka antolatu dute. Bi ordu geroago pailazoek umore pix­ka bat jarriko dute eta ondoren, gastatutako energia be­rres­kuratzeko txokolatada izan­­go dute. Arratsaldeko 19:00etan, bez­peran hasitako Zikuña­gako Ama Futbito Txapel­ketako finala jokatuko da. Gauean, 21:30etan afaria egingo da eta ondoren, irrintzi lehiaketa. Gaua giro­tzeko kontzertu sorta ederra ere izango da: Síndrome de Parker, Rockerrenak, Wha Wha Buga Band eta Aduraspenas taldeek joko dute.

Azken egunean herri kirolak
Igandean bukatuko dira jaiak Zikuñagan eta azken egunerako ere ekintza mordoa prestatu dute. Goiz-eguerdi partean marrazki lehiaketa eta puzgarriak izango dira. Arra­tsal­de­ko 17:00etatik aurrera be­rriz, herri kirolak nagusituko dira. Ordu bete geroago, show-a izango da, Zo Zongo Perku­show, hain zuzen. 19:30etan merienda egingo da auzotarrentzat eta ondoren, Eduri omenaldia eta sendiari lore eskaintza. Ilunabarrean, Dan­tzal­di Karroza izango da eta 21:30etan bukatuko dituzte jaiak zezen suzkoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!