Gaur hasiko da helduen ikastaroa eta gazteentzako ikastaro berria jarri dute, datorren astean hasteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko irailaren 1a

Jiu-Jitsu ikastaroa, helduena, gaur hasiko da kiroldegian. Astearte eta ostegunetan izango da, ikasturte osoan, 20:00etatik 21:30etara. Horrez gain, aurten ikastaro berria jarri dute 11-14 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaroa hurrengo astean hasiko da eta urte osokoa izango da hau ere. Informazioa nahi izanez gero, honako zenbakira deitu behar da: 616 263 871.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!