Pirritx eta Porrotxek musikaz eta kolorez beteko dute herria

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 1a, 02:00

koloretako mundua na­hi dute Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek. Mundu ho­rretan herri guztiak, hizkun­tza guztiak eta musika ere kabitzen dira, besteak beste. Igandean Hernanira etorriko dira hiru lagunak, Piratak diska aurkeztera, Herna­ni­ko Musika Eskolako akordeoilari taldeak deituta. 18:00­etan etorriko dira, kiroldegiko frontoira.

Akordeoilariei laguntzeko
Musika eskolako akordeoilari taldeak antolatu du kontzertua. Maribel Insaus­tik, atzo arte musika eskolako zuzendari izandakoak, adierazi zuen bezala, helburua dute udazkenean Parisera joatea kontzertu bat ematera eta ho­rretarako sosak behar dituzte. Pailazoek pozik hartu zuten gonbitea beren bizitzan «musika ezinbesteko erreminta bihurtu baita».

AEKren txupinazoa
Hernaniko AEK-k ere la­gun­du du ekitaldia antola­tzen eta Porrotx-ek jende guztia animatu zuen euskaltegian izena ematera, «askotan ez delako nahikoa umeek eskolan ikastearekin, hauek zer ikusi hura ikasi egiten baitute». Emanal­dia­ren ondoren, AEK-k matrikulazioa kanpainaren txupinazoa botako du Atsegin­de­gin eta sorpresaren bat izango da. Udalak ere la­gundu du kon­tzertua antolatzen, Usoa Ba­rrutiabengoa zinegotziak adie­razi zuenez, Udalak beti ba­bestu dituelako, «mu­sika, hizkuntza eta bestelako balioak transmititzen di­tuzten ikuskizunak».

Sarrerak salgai
Sarrerak salgai daude kiroldegiko Atxiki ta­bernan eta Elkar liburudendan, 6 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!