Kiroldegiko ikastaroak gaur hasiko dira eta abonatuek ikastaro berriak probatzeko aukera izango dute aste honetan, doan

Kronika - Erredakzioa 2009ko irailaren 1a

Iraila iritsi da eta berarekin batera, kurtsoa martxan jarri da. Kirol­degiko ikastaroak ere gaurtik aurrera hasiko dira. Berez aurretik eman behar zen izena, baina oraindik bada aukera horretarako. Kirol­degiko bulegoa astelehenetik ostiralera dago irekita 09:00etatik 13:00etara. Igerike­ta ikastaroak, karate ikastaroak eta ikastaro be­rriak ere izango dira eta abonatuek ikastaro berriak probatzeko aukera izango dute gaurtik larunbatera bitarte, doan.


Doaneko ikastaro berriak
Abonatuek hurrengo ikastaroak doan probatzeko aukeran izango dute: Indoor Walking, astelehen eta asteazkenetan, 10:00­etan eta 18:30­etan, eta astearte eta ostegunetan, 14:30­etan; Bosu-GAP, astelehen eta asteazkenetan, 14:00­etan eta 19:00etan, eta astearte eta ostegunetan, 14:00­etan; Body Trai­ning, astelehen eta asteazkenetan, 13:30etan eta 18:00etan, eta astearte eta ostegunetan, 09:30 etan eta 19:00­etan; eta konbinatua, In­door Walking eta Body Trai­ning, astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan.


Aurtengo ikastaroak
Aurrez aipaturiko ikastaroez gain, Pilates, Aerobik eta Man­tentze Gimnasia izango dira ikasturte honetan. Ho­ri­ez gain, ige­riketa eta karate ikastaroak izango dira. Igeri­keta egiteko aukera adin guz­­­tietako per­tsonentzat izan­­­go da. Ka­ratean, berriz, gazte eta helduentzat izango da aukera. Informatzeko 943 552 185.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!