Larunbatean Futbol 7 txapelketa izango da Amnistiaren alde. Partiduak Zubipe futbol zelaian jokatuko dira goizeko 09:00etatik aurrera. Partiduen ondoren bazkaria egingo da eta arratsaldean, mus txapelketa. Jokalari bakoitzak 15 euro jarri beharko du jokatu eta bazkaltzeko. Jokatu nahi ez duenak bazkaltzeko aukera izango du 10 euroren truke. Horrez gain, egun guztian zehar taberna irekita egongo da pintxo eta edaririk falta ez dela. Apuntatzeko honako telefonora deitu behar da: 610 905 322.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!