Haur Eskolako gurasoen bilera asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 31a, 02:00

Kurtso hasierako bilera egingo dute datorren asteazkenean, irailak 2, Hernaniko Haur Eskolako guraso guztiek, arratsaldeko 17:00etan Haur Eskolan bertan. Guztira, 0-2 urteko 100 haur inguruk hasiko dute kurtso berria, eta eskolako arduradunek dei egin diete guraso guztiei etziko bilerara azaldu daitezen. Bileran hitz egingo dute, besteak beste: adaptazioari bu­ruz, zentruko funtzionamen­dua­ri buruz, eta gurasoek izan ditzaketen zalantzei bu­ruz. Ostiralean hasiko dute umeek kurtsoa. 0-1 urteko 5 gela izango dira; 1-2 urteko 6 gela; eta kurtsoa aurrera joan ahala, beste gela 1 ere sortuko da. Lanean 23 begirale ariko dira. 07:30etatik 18:30etara izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!