Denboraldi bukaerako azoka larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 3a, 02:00

uda bukatzekotan da eta denboraldia bukatzeko urtero egin ohi den denboraldi bukaerako azoka antolatu du Berriak elkarteak. Goi­zean izango da, 10:00etatik 14:00etara. Herriko arropa dendek, kirol dendek, zapata dendek... jarriko dituzte postuak azokan eta udaberri-uda denboraldiko produktuak erosteko aukera zabala izango da. Merke-merke kapritxoren bat erosteko aukera ederra izango da larunbatean.

Umeentzat puzgarriak
Arropa begiratzeko denbora lasai hartu behar izaten da eta zenbaitetan umeak kexu izaten dira. Hori ere kontuan hartu dute antolatzaileek eta saltsan ibili nahi duenak kezkarik ez izateko, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte bertan. Goizeko 10:30etatik 13:30ak arte izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!