Lapurreta, Karmelo Labaka kaleko bi dendatan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 30a, 02:00

Atzo goizaldean lapurreta izan zen Karmelo Labaka kaleko bi dendatan. Aiko-Maiko eta Sebas dendetako arduradunek Kronikari jakinarazi ziotenez, goizaldean izan zen lapurreta; bizilagunek ez zuten ezer entzun. Lapurrek materiala lapurtu zuten batez ere. Ertzaintzak jakinarazi duenez, azken egunetan Ertzaintzak ez du lapurreta denuntziarik jaso, baina aurten antzeko kasu bat baino gehiago izan dira Hernaniko komertzioetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!