7 asto eta 8 lagun izan ziren atzo protagonista Portu auzoan. Gaur jaien azken eguna dute.
isasi itziartarrak ekarritako 7 astoak ikusmin haundia piztu zuten atzo ere Portu auzoan. Auzo osoa bertan zen, eta Hernaniko zati haundi bat ere bai. Gainean 8 lagun, txandan, nahikoa komeri ibili zituztenak: Julen, Asier, Aitor, Andoni, Mikel, Ibai, Jon eta Feñan. Susto, ixkanbila eta buila batzuk gorabehera, 3 karrera eder osatu zituzten. Hiru irabazleak: Mikel, Asier eta Julen.
Jaiak gaur bukatuko dira. Goizean, txokolatada, meza eta pelota partidua. Eguerdian, sagardo probaketa, trikitilariak eta bertsolariak. Ondoren, bazkaria. Arratsaldean Funky eta Batuka dantzak eta herri kirolak. Gauean Laket, zezen suzkoa, eta nola ez, azken traka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!