Zaharren Egoitza bat, eta Alzheimerra ikertzeko zentru bat egiteko baimena eskatu dute Hernaniko Udalean.
Proiektuaren bultzatzaileek Kronikari jakinarazi diotenez, Zaharren Egoitzak 6.000 m2 izango lituzke, 140 pertsonentzat lekua, eta Eguneko Zentru bat, 20 plazakoa. Horrez gain, Alzheimerra ikertzeko zentru bat egitea ere proposatzen dute. Horrek 1.500 m2 izango lituzke. Eskatzaileek obra sozial gisa ulertzen dute proiektua, eta haien esanetan, Hernanirentzat eta orokorrean, adineko pertsona guztientzat interes haundikoa litzateke. Ikerketa eta Garapenean lagunduko lukeela diote eta lanpostuak sortuko lituzkeela.
Bultzatzaileek diotenez, proiektuak lan eta babes sendoa dauka atzetik. Udalak baiezkoa emanez gero, segituan hasiko lirateke obrekin, eta aurrera, zehaztasun gehiago emango dituzte. yy