Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Chillida Lekuko azken kontzertua gaur izango da. Kontzertua Carlos Mena kontratenoreak emango du Susana Garcia de Salazar pianojolearen laguntzarekin. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, baina ordu bete lehenago kontzertuari buruzko azalpena emango dute. Kontzertuaz gozatu nahi duenak 10 euro ordaindu beharko ditu.
XXgarren mendeko euskal eta europar konpositoreak
Gaurko kontzertuan XXgarren mendeko euskal eta europar konpositoreen lanak eskainiko ditu Menak. Konpositore horiek izango dira, besteak beste, Vaughn-Williams, Listz, Guridi, Isasi, Bernaola eta Erkoreka.
Ahots berezia
Carlos Mena kontratenore gasteiztarrak ahots nahastezina du. Hori da bere berezitasuna. Ahots berezi horrek aukera ematen dio oso ezberdinak diren obrak interpretatzeko. Kontzertua benetan ikusgarria izango dela aurreratzen dute adituek.
Antzinako musikan aditua
Mena, batez ere, XXgarren mendeko errepertorioan oinarritzen da eta honakoen obrak interpretatu izan ditu: Orff, Aracil, Bernaola, Stravinsky, Bernstein, Britten... Bakarlari gisa munduko nazio eta estatu ezberdinetako taldeekin abestu ohi du festibal ezagunetan. Horrez gain, zenbait mintegitara gonbidatu izan dute antzinako musikari buruzko hitzaldiak ematera. yy