Inagurazio ekitaldia Mandazubiko errotondan egingo dute, bihar, eguerdiko 12:00etan, eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak, Mikel Izagirre Urnietako Alkatea, eta Marian Beitialarrangoitia Hernaniko Alkatea.
Hiru urteko lana
Urnietako bariantea egiten 2006ko abuztuan hasi ziren, orain dela hiru urte. Barianteak 4 karril ditu (2 norabide bakoitzean), 3,1 kilometro,
7 metro zabal, eta 26 miloi euroko aurrekontua.
Etorkizunean,
Amara eta A15 lotuko ditu
Urumeako autobideak Amara eta A15 errepidea lotu nahi ditu etorkizunean. Urnietako bariantea bukatuta, erabat bukatzeko 3 zati irekitzea geratzen da: Donostia-Martutene, Urnieta-Andoain, eta N1-A15 zatia (Andoain-Sorabilla).
Horrez gain, Hernaniko bariantean ere obrak egin nahi dituzte laster, Martindegi-Mandazubi zatian, hain zuzen. Zati horretan, bideak 2 karril ditu, norabide bakoitzean 1, eta beste hainbeste egin nahi dizkiote, norabide bakoitzean 2 karril izan ditzan.
Zenbait arazori
konponbidea
Diputazioaren arabera, Urumeako autobideak zenbait arazo konponduko ditu. Adibidez, Urnieta erdigunean dagoen trafikoa, Urnietako semaforoek sortzen duten denbora galtzea, Andoaingo Ama Candida etorbideko trafikoa, edo N1eko zirkulazioa...
Urumeako autobia
Donostia-Martutene zatia.Egiten ari dira.
Martutene-Astigarraga.
Irekita dago.
Astigarraga-Martindegi.
Irekita dago.
Martindegi-Mandazubi.
Irekita dago. 4 karril egiteko obrak laster hasi nahi dituzte.
Mandazubi-Urnieta.
Bihar irekiko dute.
Urnieta-Bazkardo (Andoain)
Egiten ari dira. Datorren urtean ireki nahi dute.
N1-A15 /Bazkardo-Sorabilla
Datorren urtean hasi nahi dute.