amher elkarte multikulturalak argazki lehiaketa antolatu du, aurten aurreneko aldiz. Lehiaketaren helburua da, argazkien bidez, etorkinen egoerari buruz hausnarketa egitea. Lehiaketako gaia da Inmigrazioa, integrazioa eta kulturartekotasuna.
Lehiaketa hiru kategoriatan dago banatua, hau da, 13 urte bitartekoak, 14 urtetik gorakoak eta herriarekin lotura dutenak. Bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake, 20x30 tamainakoak eta jpg formatokoak.
Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak ondorengo helbidera bidali behar dira: amher-sos_racismo@hotmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!