Asto karrera eta `Txaflas´ monologista gaur Portun

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 29a, 02:00

Portu auzoko jaietako metxa atzo piztu zuten eta gaur lehertuko dira. Arra­tsaldeko 18:00etan urtero jende ugari biltzen duen asto karrera egingo da eta gau­ean, Txaflas monologistaren umore saioa izango da, 00:00etan. Beste ekintza mordoxka ere izango dira egunean zehar: goizean baratxuri zopa, haur jokoak eta zinta lasterketa; arratsaldean, mus txapelketa eta umeentzako tailerrak; eta gauean Laiotz taldearekin dantzaldia.

Lorontzi lehiaketa atzo
Atzo egunez, batez ere haurrek gozatu zuten parking eta jokoekin. Arratsaldean, berriz, lorontzi lehiaketa egin zen eta zein baino zein lore dotoreagoak ikusteko aukera izan zen. Irabazlea parte hartu zuen gizon bakarra izan zen; Javi. Bigarrena Mari Paz, ondoren Teresu, Mª Luisa, Irene, Fely eta Aiora geratu ziren. Gauean rock taldeek ikus­kizun ederra eman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!