Gaur, Casino Kursaal Torneoko semifinaletako ligaxkan, azken partidua jokatuko da. Urrutia eta Altuna IIak jokatuko dute eta bertan erabakiko da finala Zeberio IIaren aurka zeinek jokatuko duen. Urrutiak nahikoa du 33 tanto egitearekin. Altuna IIak gutxienez
35-32ko aldea lortu beharko luke. Partidua gaur 16:00etan, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!