Biteriko ikastaroetan aurrematrikula egiteko aukera, asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 29a, 02:00

biteri Kultur Etxeko ikastaroak urrian hasiko dira eta aldez aurretik izena emateko epea asteartean irekiko da. Ostiralera bitarte izango da aukera ikastaroetan apun­ta­tzeko. Ordutegiari da­­gokionez, goizean 09:00e­tatik 13:00etara izango da aukera eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroan izena eman dutenak plazak baino gehiago badira, zozketa bidez erabakiko dira plaza horiek. Zozketa irailaren 7an, astelehenean, egingo da eguerdiko 12:00etan, Biteri Kultur Etxe­an. Plaza duten guztiek matrikula egin beharko dute ondoren ikastaroetan parte hartzeko.

Matrikulazio epea irailaren 8tik 11ra
Ikastaroetan izena aurrez emateko epea asteartean irekiko da, baina matrikulazioaren epea irailaren 8tik 11ra bitarte izango da; bi egunak barne. Kuotaren ordainketa ban­­ku-helbideratze bidez egingo da. Hori dela eta, matrikula egin ahal izateko, beharrezkoa izango da kontu korrontearen zenbakia (20 digitu) eta NANaren zenbakia aurkeztea.

Egutegia: Gabonetako eta Aste Santuko oporrak
Biteriko ikastaroen kurtsoa urriaren 1ean hasiko da eta tartean izango diren oporrak kontuan hartuz, honako egutegia izango dute ikastaro horiek: Gabo­netako opo­­rrak abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra izango dira, biak barne, eta Aste San­tukoak apirilaren 1etik 11ra, biak barne. Kurtso bukaera haurrentzat, hau da, azken egu­na, maiatzaren 31 izango da eta helduentzat ekainaren 19a.

*Ikastaroen hizkuntza
Ikastaroen hizkuntzari da­gokionez, taulan azal­tzen den bezala, zenbait kasutan *Euskaraz jartzen du ikastaroaren aldamenean. Kasu horietan, ikasleak ulermen maila izatea nahikoa izango da Biterik jakinarazi duenez. Gai­nerakoetan, hizkun­tza ze­haz­tuta ez duten ikastaroetan, ikasleen euskara mailaren arabera emango dira ikastaroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!