Irteera, iraileko bigarren asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 31a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak helduentzat irteera antolatu du Lizara-Candanchu/ Astún-­Bious-Artigues-era. Irailaren 12, larunbata, eta 13, iganderako prestatu dute irteera hori. Larunbat horretan, goizeko 07:00etan aterako dira Atsegindegitik. Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 70. Gastuak prezioan sartuta daude, eta lo-zakua norberak eraman behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!