Gaur hasiko dira Portuko jaiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 28a, 02:00

Festaz festa, herririk herri dabiltzanek asteburu honetan Portuan izango dute hitzordua. Gaur hasiko dira San Juan Txiki jaiak eta urtero bezala, igandera arte iraungo dute.


Gaur txupinazoa
Suziriek emango diote hasiera Portuko jaiei. 12:00etan jaurtiko dituzte eta, jarraian, buruhaundi eta txistulariak auzoko txoko guztietan ibiliko dira. Batez ere, haurrei eskainitako eguna izango da gaurkoa. Hala, txupinazoaren aurretik, 10:00etan marrazki eta pintura lehiaketa egingo da. Horretaz gain, haurren parkinga izango da goiz eta arratsalde. Eta hori gutxi balitz, bestelako jolasetan parte hartzeko aukera izango dute: zaku karreretan, aulki jokoan, lokotxetan... Baina urteroko lorontzi lehiaketa ere ez da faltako. 18:00etan izango da etxeko landarerik ederrenak atera­tzeko garaia. Kartetan jolastea nahiago duenak, Pedro Mari tabernako tute txapelketan izango du aukera. Ilunabarrean, gosez dabilenak sabela betetzeko aukera paregabea izango du 20:30etan; XIXgarren sardina-jate herrikoian bapo afal­tzeko aukera izango baitu. Gauean ez da musikarik faltako. Rockerrena, Trifulka eta The Zeporen kontzertuek girotuko dute gaua.

LVIII garren asto lasterketa
Larunbatari hasiera ona emateko, egunsentiarekin batera, suziriak jaurtiko dituzte eta goiztiarrenei baratxuri-zopa banatuko zaie. Gaur bezala, goizean zehar, haur jokoak izango dira eta zinta lasterketan izugarrizko opariak irabazteko aukera. Bazkalostean, mus txapelketa izango da eta segidan, hainbeste jende biltzen duen urteroko asto lasterketa. Bihar­koarekin 58garren aldiz egingo da. Aurtengo nobedadeetako bat Txaflas monologistaren saioa izango da. Bihar, gauerditik aurrera, gas­­teiztarraren umoreaz go­za­tzeko aukera izango da eta, ondoren, dan­tzaldia Laiotz taldearekin.


Igandean, sagardoa, bertsoak eta herri kirolak
Igandean, suziriak botaz eta txokalatea hartuz hasiko dute eguna. San Juan Txi­kie­­tako azken egun honetan, euskal giroa nagusituko da. Hasteko, 11:30etan lehenengo urteko pelota partiduaren errebantxa jokatuko da Paul Ojuel eta Unai Alvarezen artean. Eguerdi partean berriz, aperitiboaren ordurako la­gungarri gisa, sagardo probaketa izango da. Eula, Olai­zola, Otsua-Enea, Iparragi­rre, Elorrabi, Itsasburu, Rufi­no, Alberro, Altzueta eta Oia­lume-Zar sagardotegiek es­kainiko dute dastaketa. Eta bitartean, trikitilariak eta Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak giroa alaitzen ari­tuko dira. Esan bezala, aurten ere izango da beste berrikuntzarik; izan ere, Ainara Dantza Eskolako dantzariek erakustaldi bat eskainiko dute. Funky eta Batuka estilotan arituko dira eta ondoren, dantza-saio irekia izango da. Horren ostean, herri kirolak ospatuko dira. Batetik, Nazabal, Amillano eta Do­rronsoro aizkolarien arteko desafioaz gozatzeko aukera izango da. Eta bestetik, Goenatxo aita-semeek, harri desberdinak jasoz, erakustaldia egingo dute. Laket taldeak girotuko du jaien amaiera. Zezen suzkoak eta azken trakak lagunduta, aurtengo Portuko jaiei agurra eman beharko zaie datorren urtera arte.

EGITARAUA:

Abuztuak 28
10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:00 Haurren Parking-a: puzgarriak, ohe elastikoak, parke
txikia eta Olla.      
12:00 Jaien hasiera suziriekin eta buruhaundi eta txistularien irteera. 13:00 Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.   
16:00-19:00 Haurren Parking-a.
17:00 Haur jokoak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak...   
18:00 Lorontzi lehiaketa.
19:00 Tute txapelketa Pedro Mari tabernan.   
20:30 XIXgarren sardin jate herrikoia.
23:00 Kontzertuak: `Rockerrenak´, `Trifulka´ eta `The Zepo´.    

Abuztuak 29   
08:00 Suzirien jaurtiketa.   
08:30 Baratxuri-zopa goiztiarrentzat.
11:30 Haur jokoak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak...   
13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin.   
16:00 Mus txapelketa Shangay
tabernan.   
16:00 Umeentzat tailerrak.   
18:00 LVIIIgarren asto lasterketa.   
Jarraian ‘ Patxin eta Potxin’
pailazoen ikuskizuna.   
00:00 `Txaflas’ monologista
ezagunaren umore sorta ikusgarria.   
01:00 Dantzaldia ‘Laiotz’ taldearekin

Abuztuak 30   
08:00 Suzirien jaurtiketa.   
08:30 Txokolatada goiztiarrentzat.   
09:30 Diana txistulariekin.       
11:00 Meza auzoko hildakoak
oroituz.   
11:30 Lehenengo urteko pilota
partiduaren errebantxa: Paul Ojuel eta Unai Alvarezen artean.   
12:30 Sagardo probaketa trikitilariek alaituta.   
12:30 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.   
13:00 XXXVgarren toka eta bote
txapelketa.   
14:30 Bazkaria.   
18:00 Funky eta Batuka dantzen
erakustaldia, Ainara Dantza Eskolaren eskutik.       
Ondoren, herri kirolak:   
*Aizkolariak:  Nazabal, Amillano eta Xabier Dorronsororen arteko desafioa.   
*Harrijasotzaileak: Goenatxo aita-semeen erakustaldia.         
Jarraian, `Laket´ taldearekin
dantzaldia.       
00:00 Jaien amaiera `Laket´taldearekin. Zezen suzkoa eta azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!