Kabila edo Gurutzeta auzoan jai eguna izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 29a, 02:00

ergobiko jaiak asteartean bukatu baziren ere, gaur izango da saltsa Kabila edo Gurutzeta auzoan. Egun osoko jaia antolatu dute. Goizeko 11:30etan hasiko dira txalaparta eta txistulariekin eta giroa zertxobait berotuta, Kabilako sagardotegien sagardo dastaketa izango da 12:00etan.

Bazkaria eta haur jolasak
Jaia edatea bakarrik ez da izango eta bazkaria ere antolatu dute 14:00etan. Triki­tixak giroa alaituko du bitartean. Ondo­ren, haurren txan­­da izango da. Arratsal­deko 18:00 etatik 20:00etara haur jolasak egingo dira; eta festak amaitzeko, zezen suzkoa.

EGITARAUA:

11:30 Festen hasiera. Txalaparta eta txistulariak.
12:00 Sagardo dastaketa.
14:00 Bazkaria trikitixarekin.
18:00-20:00 Haurrentzako
jolasak eta zezen suzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!