Hernaniko Bertso Eskolako Agin Rezola eta Unai Gaztelumendi finalean dira, Zarauzko Lizardi sariketa famatuan. Bi kanporaketa jokatu dira, eta Rezolak eta Gaztelumendik erraz lortu dute sailkatzea. Gaztelumendi bigarren izan zen bere kanporaketan, eta Rezola lehenengoa izan zen berean. Finalean ariko direnak hauek dira: Agin Rezola, Uxue Alberdi, Aitor Urbieta, Unai Gaztelumendi, Miren Amuriza, eta Arkaitz Oiartzabal. Finala datorren ostiralean izango da, irailaren 4an, Zarauzko Zinema frontoian, gaueko 22:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!