Ikastaroak asteartean hasiko dira eta oraindik izena emateko aukera dago

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 28a, 02:00

Kiroldegiko kurtso berriko ikastaroak asteartean jarriko dira martxan. Oraindik izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute. Bulegoko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. Pilates, Bosu-GAP, Aerobik, Body-Training, Ciclo-Indoor, Indoor Walking eta Mantentze Gimnasia egiteko aukera dago. Baita igeriketa eta karatea ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!