Ergobiako Oihana Blanco munduko azpitxapelduna da judoan, bere kategorian -48 kilo-, aste honetan finala jokatuta Rotterdamen. Aurretik Ukraniako aurkariari irabazi zion, eta baita orain arte munduko txapelduna izandako aurkari frantsesari ere. Finalaurrekoan berriz, Koreako aurkaria izan zuen, baita irabazi ere. Finala Tomoko Fukumiren aurka jokatu zuen eta borroka latz egin ondoren, eta erakustaldi ederra emanda, zilarra lortu zuen, Ergobiara ekartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!