Musika Hamabostaldiko azkeneko kontzertua izango da igandean Chillida Leku museoan, Carlos Mena kontratenorearen eta Susana Garcia de Salazar pianojolearen eskutik. Besteak beste, Vaughn-Williams, Listz, Guridi, Isasi, Bernaola eta Erkorekaren lanak interpretatuko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da, baina aldez aurretik, 18:00etan, sarreratxo bat egingo diote ekitaldiari. Sarrerak 10 euroan dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!